XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA Gaitasunkako Ikasketa Sistema (G.I.S.)- Programaketa eta ebaluaketa liburuaren Aurkezpenean iragartzen zenez aipatutako GISa osatzen duten ahalmenei dagozkien metodologiak argitaratzeari ekiten zaio oraingo honetan.

Horretarako Zientzi Arloak garatzen dituenak aukeratu dira, eta berauen luzera dela medio, Zientzia Esperimental eta Matematika lehen kurtsoari dagokion materiala argitaratzetik hasten da.

Honi, Arlo bereko bigarren mailakoak eta gainontzeko irakasgai eta arlotakoek jarraituko diote.

Aurkeztutako materialari ahalik eta autonomia gehien eman asmoz, oinarrizko helburu bakoitzari elkartutako edukinak eta dagozkion Metodologia urratsak adierazten dira.

Urrats hauek, ikasketa ekintzetan oinarritutako ahalmenaren garapena lortzeko balio duten edukinak baino gehiago, garatu nahi den ahalmena (adierazi, deskribatu aztertu......) adierazten dutela ohartarazi behar da.

Horregatik, gerta litekeena da zenbait irakasgai eta edukinekin, urrats metodologikoak edo hauetariko bakoitzak dituen alderdi guztiak, ikasketa-ekintzen mailan, ez garatzea.

Honi, era berean, urrats metodologiko baten aktibitate bakoitzaren aurkezpena egin aurretik, urratsaren adieraburua eta ihardutze-helburuak lortze-ordenaren arabera elkartuak eta antolatuak sartzean irtenbidea eman zaio.

Urrats metodologiko bakoitzean zenbait aktibitate aurkezten dira bai irakaslearentzat, (Ir) batez seinalatuak, bai ikasleentzat, (Ik) batez seinalatuak, eta baita ere batera egiteko direnak (Ir-Ik) batez zehaztuz.

Ohartaraztekoa da, salbuespenetan ezik, ikasleentzako aktibitateak norbanaka egiteko planteiatu direla nahiz eta talde txikietan egin daitezkeen batzu egon, irakaslearen eritziaren arabera.

Ahalmenaren garapenari dagokion ikasketaren ondorioa, maila egokian mantendu nahi bada, nahitanahiez errespetatu behar den elementu bat ekintza horien antolamendua da.

Beste hitz batzutan, aktibitateak edukinen arabera birrantolatzeak metodologia aktiboa aplikatzea suposatzen du, baina GIS metodologiaz hemen planteiatu dugunaren aldean zeharo ezberdina.